Laguntzeko kampainak eta ekintzak

Herritarrak eta sektoreko eragileak sentsibilizatzera, prestatzera eta informatzera dago zuzendutako Institutuaren komunikazio-jarduera, energia behar bezala erabiltzea sustatzeari begirako jarraibide, neurri eta baliabideei dagokienez.

IDAEren komunikazioa

Erakundeen publizitate- eta komunikazio-kanpainak 

Herritarrei zuzendutako publizitate eta komunikazio instituzionalaren arloan, Erakundeen Publizitate eta Komunikazioari buruzko abenduaren 29ko 29/2005 Legearen babespean jarduten dute organismo publikoek. Lege horrek ezartzen du kanpainak garatzeko esparru arautzailea. Kanpaina horiek beti eduki behar dituzte jarduerak eta programak ondoan. Energia-aurrezpenari eta -efizientziari buruzko kanpainek beti eduki izan dute tokia Energia Aurrezpenerako eta Efizientziarako Ekintza Plan Nazionaletan (2005-2007ko Ekintza Planean, 2008-2012 Ekintza Planean eta 2011-2020 Ekintza Planean).

2004tik egin diren sentsibilizazio-kanpainei esker, Espainiako kontsumitzailearen profilaren bilakaera zein izan den jakin ahal izan da, eta hobetu bideratu ahal izan dira energia-aurrezpenean zenba daitezkeen emaitzak lortzeari begirako ekintzak (berogailuaren eta aire girotuaren erabilera arduratsua, modu efizientean gidatzea eta abar).

Energia-efizientziari buruzko 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauan kokatzen direnez komunikazio-kanpainak, 12. eta 17. artikuluetan batez ere, bai eta 9., 10. eta 11. artikuluetan ere, Zuzentarauaren V. eranskinak 1. atalean jasotzen dituen metodoen mende daude. Kontsumitzaileen jokaera aldatzeko neurriek eragindako energia-aurrezpena kalkulatzeko ezartzen dira metodo horiek. Efizientzia Energetikorako Ekintza Plan Nazionala 2014-2020ren barruan zenbatzen dira aipatu aurrezpenak, "Herritarrei zuzendutako komunikazio-jarduerak" neurriaren kargura.

2017ko kanpaina

2017ko kanpainak "Keinu txikiak" izena jaso du, eta sei milioi euroko aurrekontua dauka; bada, telebistan, irratian, prentsa grafikoan, kanpoko prentsan eta bitarteko digitaletan ikusi ahalko da, azarora bitartean egingo diren hiru emankizun-saldoren bidez. Gainera, informazio-ekintza sorta handia egingo da sare sozialetan.

Animalia batzuk dira kanpainako protagonista nagusiak. Animalia horiek ikus-entzuleekin nolabaiteko lotura sortzea lortzen dute, energia aurrezteko keinu txikiek beren habitat naturalean duten eragin onuragarria jartzen baitute agerian, onura hori lortzeko aholku errazak ematearekin batera; adibidez, aire girotuaren edo berogailuaren tenperatura erregulatzeaz, gure ibilgailuak modu efizientean gidatzeaz edo garraio publikoa hautatzeaz, edo ur beroa modu neurritsuan erabiltzeaz mintzatzen dira.

 

MINETADen eta IDAEren komunikazio-kanpainak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko urriaren 25eko 2012/27/EB Zuzentarauaren eta zuzentarau hori gure herrialdera eramateko Efizientzia Energetikorako Ekintza Plana 2014-2020ren esparruan garatzen dira. Gure herrialdeari gagozkiolarik, Espainiak aldi horretako energia-kontsumoa % 20 murrizteko konpromisoa hartu du, eta, horretarako, ekintza zehatzak egingo ditu kontsumitzaileen hainbat sektoretan. Efizientzia Energetikorako Nazio Funtsean (FNEE) daukate jatorria bitarteko ekonomikoek (18/2014 Legearen bidez eratu zen funts hori, Energiaren Estatu Idazkaritzara atxikita dago, eta IDAEk kudeatzen du). Ekintza horiei laguntzeko mekanismoak finantzatzea da funtsaren xedea, eta, horien artean, prestakuntzari eta sentsibilizazioari zuzendutakoak daude. Elektrizitatea merkaturatzen eta banatzen duten enpresen ekarpenekin elikatzen da funtsa, aurrezpen-xedeetan laguntzera behartuta baitaude legez. 

Efizientzia Energetikorako Planeko neurri bat gehiago denez, eta FNEE funtseko baliabideekin egikarituta dagoenez, kanpainak Europako Batzordearen aurrean justifikatu beharko du zer-nolako emaitzak eskuratu dituen azken aurrezpenean, tona petrolio baliokideetan neurtuta. MINETADek aurreikusi duenaren arabera, gutxienez 16.000 petrolio tona baliokide aurreztu daitezke urtean; 2020ra arte pilatutakoa, beraz, 64.000 tona petrolio baliokide izango da.

Kanpainari buruzko informazio gehiago hemen:  www.pequeñosgestos.es

 

Ikus-entzunezko produkzioak

2005etik, bereizitako komunikazio-lerro bat ari da jorratzen IDAE, publiko orokorrari zuzendutako ikus-entzunezko produkzioan (propioan nahiz hirugarrenenean) oinarritutakoa. Hainbat leihoren bidez hedatzeko diseinatu dira ekoizpen horiek; hala nola, telebistaz, Internetez eta are zineman-aretoen bidez heda daitezen.

2013an, herritarren eskura jarri zen IDAEk erabilgarri zuen ikus-entzunezko ekoizpen guztia. Batez ere energia-aurrezpenari eta -efizientziari buruzko programa informatiboek eratzen dute ikus-entzunezko artxibo hori (modu efizientean gidatzeko bideoak, argiztapen publikoari buruzkoak, mikrogenerazioari buruzkoak, etxean energia aurrezteari buruzkoak...).

Horretarako, YOUTUBE eta VIMEO Interneteko ikus-entzunezko plataformen abantailak erabiltzea erabaki zen, eta ikus-entzunezko bi kanal ireki ziren: www.youtube.com/c/TVidae eta www.vimeo.com/tvidae

Emaitzak biribilak eta oso positiboak izan dira; izan ere, 2014ren eta 2015en artean 112.270 ikustaldi erregistratu zituen YouTubek (Youtube analytics-en datuak), eta IDAEk Vimeon duen kanalak 4.182 ikustaldi eduki zituen (Vimeoren datuak).

Eduki nabarmenenen artean, "3D energia" dokumentala ageri da. 2013an abiarazi zen, eta xede pedagogikoekin sortu zen. 3D teknologiarekin estreinatu zen zinemetan, eta etengabe ematen dute jada, herrialde osoan. Dokumentalak funtsezko bi helburu dauzka: energiari balioa ematea eta energia aurrezteak duen garrantziaren gainean kontzientziatzea ikasleak. Espainiako ikastetxe guztiei proposatzen zaie pelikula; bereziki, xede horretarako prestatu den call center  baten bidez. Horrekin, eskola-zentroetara deitzen da, proiektua irakasleei azaltzeko. ww.energia3d.es atarian eskuragarri dago proiektuari buruzko informazio guztia.

Aurreko urteetan, eta ikus-entzunezko komunikazioaren ildoaren barruan, "Emprendedores innovadores" telesaila eman zen RTVEn (Radiotelevisión Españolan). Dibulgazio-programa da hori, eta, 26 ataletan, Espainiako ekintzaile berritzaile batzuek oinarri teknologikodun enpresak sortu dituztela erakusten du, batzuk Espainian daudela eta beste batzuk kanpoan, eta energia-aurrezpenarekin nahiz -efizientziarekin eta energia berriztagarriekin dutela zerikusia.