Lege oharra
www.idae.es webguneko orrialdeak erabiltzeko baldintzak
Lege ohar honetan Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Erakundearen (IDAE) web orrialdera (
http://www.idae.es) sartu eta erabiltzeko, aurrerantzean “webgunea”, bat da. IDAE Industria, Turismo eta Merkataritza Ministeriora atxikitako Erakunde publikoa da, helbidea Madera kaleko 8 zenbakian, 28004 Madrilen dauka eta bere IFZ Q-2820009-E da eta hona hemen beren araubide juridikoa osatzen duten xedapenak:
Web orrialde erabiltzeak erabiltzaileak bertara sartzen den unean argitaratu den bertsioan adierazten diren baldintza orokor hauek guztiz eta berariaz onartzen dituela esan nahi du, web orrialdeko zerbitzuetariko batzuetan aplika daitezkeen baldintza bereziei kalterik egin gabe.
Orrialdeko edukien gaineko jabetza intelektuala eta industriala.
Web orrialdea osatzen duten elementu guztiak, baita bere egitura, diseinua eta iturburu kodea IDAEren jabetzakoak dira eta jabetza intelektual eta industrialaren arautegiak babesten ditu.
Ezingo da ez web orrialdea, ez bertako elementuren bat kopiatu, aldatu, banatu edo ezagutzera eman aldez aurretik IDAEren baimena izan gabe.
Web orrialdearen erabiltzaileek orrialdeko edukian modu pribatu eta pertsonalean soilik erabili ahalko dituzte.
Guztiz debekatuta dago web orrialdea edo bertako elementuren bat helburu komertzial edo bidegabeekin erabiltzea.
IDAEk ez du web orrialdea beste pertsona batzuek erabiltzearen ondoriozko inolako erantzukizunik hartuko bere gain eta erabiltzaileak eskubide horiek urratzearen ondorioz dagozkion ekintza zibil edo penal guztiak gauzatu ahalko ditu.
Aldaketak
Web orrialdeko zerbitzuak hobetzeko helburuarekin, IDAEk web orrialdearen aurkezpena, osaketa, zehazpen teknikoak eta zerbitzuak edozein unetan eta erabiltzaileari aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu, zabaldu edo bertan behera uzteko eskubidea dauka.
Halaber, erabilera baldintza hauek eta beste edozein baldintza berezi edozein unetan aldatzeko eskubidea dauka.
Erantzukizun esklusioa
IDAE ez da egon litezkeen akats tipografiko, formal edo zenbakizko akatsen erantzule egingo, ezta bertan jasotako informazioaren zehaztasunaren erantzule ere.
Loturak
IDAEren webgunean jasotako loturek beste pertsona batzuen web orrialdeetara eraman dezakete. IDAEk ez du orrialde horietako eduki, informazio edo zerbitzuen inguruko inolako erantzukizunik hartuko bere gain, izan ere, informatzeko soilik izango dira eta horrek ez du inolaz ere esan nahi IDAEk orrialde horretako edukien titularrak diren pertsona edo erakundeekin inolako harremanik dutenik.