Berriztatze programen deialdiak Autonomi Erkidegoetan kudeatzen dira, dagokion E4 Ekintza Planean jasotako ekintzak aurrera eramateko Autonomi Erkidegoen eta IDAEren artean adostutako elkarlan akordioen arabera.
Hasiera batean, plan hauen irekitze eta ixte datak ezberdinak dira Erkidego bakoitzean. Plan honen balio epea ezagutzea nahi baduzu, zure Autonomi Erkidegoko Energia Agentziarekin edo Industria Zuzendaritza Nagusiarekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.